Maldon Gatza

Bilketa tradizionala: Maldon gatza naturak berak egina dela esan daiteke, itsasotik erauzteko gizakiaren laguntza apur bat bakarrik gehituz.

Ehiza

Iberiar penintsulako basa ehizeko haragia bereziki estimatua da bere zapore paregabe, proteina maila altua eta gantz eta kolesterol maila murritzengatik.

Txangurrua

Koipe maila oso baxua eta proteína maila altua ditu, eta bitamina eta omega3-an aberatsa da.Ipar atlantikoko txangurruak gure gorputzak beharrezko dituen oinarrizko elikagai ugari ditu.

Onddoak

Europa erdialdetik ekarritako onddoak,goreneko kalitatekoak dira, lekuan bertan, neurri, testura eta kolorearen arabera aukeratuak.

Domus Gourmeten behar duzun hori ekarriko dizugu. Goi mailako kalitateko produktuekin lan egiten dugu eta produktu hoberenak eskuratzeko merkatua arakatzen dugu.

Domus Gourmet lan taldea kalitate hoberena duten produktuen bilatze lanetan espezializatua dago eta oso hurbiletik jarraitzen ditu ekoizpen eta banaketa prozesuak bere produktuen kalitate maila gorena ziurtatuz.

Domus Gourmeten esku dago Maldon gatzaren salmenta esklusibotasuna Frantzia eta Espainiarako. Bestelako goi mailako produktuekin ere lan egiten dugu, Europako hainbat lekutaraino iritsiaz produktu fresko, bakar eta aparteko kalitatea dutenen bilaketan.